VLC edo Videolan erreproduktorea da gehien gustatzen zaidana. Totem edukitzeaz gain, ez da batere ideia txarra VLC ere ukaitea. Ikus dezagun ondoren nola instalatu Ubuntu distroan.
Kode iturrietan "universe" deritzon zerbitzari-izpilua hataturik ukan behar duzue (Synaptics). Gogoratu non dagoen apt direktorioan:
/etc/apt/sources.list. Bestela, Goiko barrara joan eta
System>Sistema-konfigurazioa>Software Sources aukeran universe eta gainerako izpiluak hautatu. Apt metodoa erabiliz gero, honako egin sudo-a erabiliz root baimenak edukitzeko:
% sudo apt-get update
% sudo apt-get install vlc vlc-plugin-esd mozilla-plugin-vlc
Behin instalazioa amaituta,
Applications>Soinua eta bideoa>VLC Media player azpimenuan daukazue programa, edonoiz erabiltzeko prest. Gogoratu programa bitara egin ahal duzuela fitxategiak irekitzeko: lehenbizi programa abiarazi eta gero fitxategia bilatu; edo, fitxategia eskueran daukazuenean saguaren eskuineko botoia sakatu eta azpimenuan
"abiarazi VLC programaren bidez
" aukeran klik egin.
Distrowatch ::
Telefónica tima ::
Ikastube ::
Ikasvlogak