2008-02-03

2. ikasgaia: Ubuntu eta Gnome



Ubuntu distroak Gnome erabiltzen du leiho sistema bezala. Gnome eta KDE Linux-ek dituen leiho sistema erabilienak dira. Ubuntu KDE sistemarekin baliatu nahi izatekotan, Kubuntu deskargatu behar da. Horrexegatik, argiro geratu behar zaigu Ubuntu-rekin Gnome kargatzen dugula eta Kubunturekin KDE. Galdetzen badidazue zein den hobea, ba, biak onak direla esango dizuet. Usabilitate handiko eskritorio edo idazmahai sistemak dira biak. Gnome hasiera-hasieratik erabat librea izan da; eta KDE-k QT libreriak erabat libre egon ez ziren arren, geroago GPL lizentziarekin atera zituzten eta beraz, Gnome bezain librea da gaur egun. Biek dituzte garatzaileak bost kontinenteetan, nahiz eta gehienak Europan eta Ameriketan dauden.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

1 comentario:

xabier dijo...

Nik hasieran Gnome erabiltzen nuen, eta gustura (argia eta eraginkorra da), baina KDEra aldatu nintzen Gnomek berez dakarren fitxategi-kudeatzailean (Nautilus) faltan igartzen nuelako dokumentuak leihoan zutabeka bistaratzeko aukera. KDEk berez dakarren kudeatzaileak (Konqueror) bai dauka aukera hori (badago Gnomen ere Konqueror erabiltzerik, baina ez dut modurik aurkitu lehenetsi moduan ezartzeko) eta dena den Konqueror-ek ere ez dakar zorion betea: apurtxo bat borrokatu behar izan dut horretan ere aukerak komeni bezala ezartzeko. Uste dut nire blogean post bat egingo dudala gai honetaz, ematen du-eta zer esana! - Xabier