2005-10-12

Edubuntu



Duela gutxi egon da gure artean, Araban, Mark Shuttledown hegoafrikarra eta Ubunturen sortzaile eta babeslea. Ubuntuk, asteburu honetan beste urrats bat eman du, orain arte gutxik egin dutena egin baitu: irakaskuntzarako distribuzioa burutu dute Edubuntu izenagaz. Atera bezain laster jaitsi dut 669 MB dituen iso irudia eta irrikitan nago unibertsitateko ordenagailu batean probatzeko. Edubuntuk, hala ere, Gnome eskritorioa dauka, eta nire lagunek dakiten bezala, nik KDE nahiago dut. Hortaz, Kedubuntu nahiago nukeen nik. Hala ere, ezin itxaron Kedubuntu noiz aterako, zeren Edubuntu 5.10 distroa azken Ubuntu egonkorrean oinarritzen baita. Edubuntu 5.10 distroa 6-18 urteko gazteentzat dago pentsatuta eta datu gehiagoren berri edukitzeko prentsa oharra atera dute bere wikigunean. Zalantzarik ez dago, ondo aztertu beharreko distroa dela. Nik, bien bitartean, Knoppix Debian 4 distroarekin segitzen dut.

Bisita itzazu:
Ubuntu :: Distrowatch :: Telefónica tima

2005-10-09

Videolan edo VLC erreproduktoreaz



Aspaldi honetan bideo erreproduktoreak arakatzen ibili naiz. Egia esan, GNU/Linux munduan batzuetan informazio eza nabaritu dut nik. Askotan ez dakigu zelan lortu bideo erreproduktore ona. Linux distribuzioetan Kaffeine, Xine eta XMMS datoz sistema eragilearekin batera. Programa horiek probatu eta kalitate falta ikusten da sarritan formatuaren arabera bideoaren esparruan. XMMS oso ona da musikarako, baina bideorako zerbait hobea behar zen. Libreriak jaitsi behar, findu eta gainerako lanak egiteko guztiak ez daude prest. Horrexegatik, aholkatu nahi dizkizuet bi erreproduktore on, benetan kalitatea eta formatu eta kodek-ekin problemarik ematen ez dutenak edo problema gutxi behintzat. MPlayer Xine baino hobea da eta aspaldi honetan konturatu naiz Videolan oraindik hobea dela. VCD-MPEG1, MPEG4-XviD, MP3, OGG… ia formatu guztiak erreproduzitu ahal ditu Videolan-ek. Multiplataforma denez gero, Windows eta Mac sistema eragileetan ere erabil daiteke. Honako pisua du Videolan programak bi sistema horietan:

Windows :arrow: 7.9 MB
MacOS X :arrow: 11 MB

Videolan erreproduktoreak oso FAQ edo Sarriro Egiten diren Galderen atal polita dauka beren zibergune ofizialean, edozein zalantza argitzeko. Programatzaile gehienak frantsesak dira, antza. Debian GNU/Linux Sarge-n nola jaisten den programa erakutsiko dizuet ondoko lerroetan:

0. Debian Sarge distribuzioaren /etc/apt/sources.list fitxategian honako bi lerroak erantsi behar dituzue:

#deb http://download.videolan.org/pub/videolan/debian sarge main
#deb-src http://download.videolan.org/pub/videolan/debian sarge main

1. Instalatzeko ohiko komandoa:

# apt-get update
# apt-get install vlc libdvdcss2


2. Joan komando kontsolara eta programa abiarazteko honakoa idatzi:

vlc

2005-07-12

OpenPuppets maskotak




Extremadurako Francisco Muñoz kimika irakaslearen ikasbitakora bikainaren bidez enteratu naiz OpenPuppets proiektuaz. Software Librearen alde egitearren eta software mota honek duen filosofiarekin segitu nahirik (proiektu bakoitzak bere maskota) diseinuzko maskota ederrak sortzen dituzte bertan. OpenPuppets Organica Design enpresaren ardurapean dago eta ondoko Tux bezalako maskotak egiten dituzte. OpenPuppets-en gunean sartzen bazarete eskritorioko tapiz politak aurkituko dituzue, baita Ssoftware Librearen alde nola egin ere, inportanteagoa dena. Zurezko maskotak eta jostailuak ere egiten dituzte bertan.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2005-07-02

Laguntza-sistema: man komandoa



Sistema eragile orotan dago erabiltzaileari laguntza emateko moduren bat. GNU/Linux-en ere sistemari laguntzeko eskatzea dago. Linux-en maiz ibiliko dugun komandoa da man, laguntza emateko komandoa baita.

Man hitz laburtuak manual esan nahi du. Komando zehatz batek zer funtzio daukan jakin nahi badugu man hitzaren atzean eta hutsune bat utziz, komandoa idazten da. Esaterako, man su ipintzen badugu, laguntza sistemak su komandoari buruzko informazioa dakarkigu.

Hortaz, man laguntza-liburuak aukera ematen digu laguntza-sistema honen gainean ere gehiago jakiteko; horretarako beste behin ipini behar da kontsolan man hitza gorago idatzi bezala; horren sinplea da man edo laguntza sistema erabiltzea.



Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

Leihoen sistema Linux-en



Leihoen sistema zeharo desberdina da GNU/Linux sistema eragilean Windows-ekin edo Mac sistemekin konparatuz gero. Ikus dezagun zer den ingurune grafikoa Tux-en sisteman.

0. Ingurune grafikoa eta testuala

Erabiltzaileen interfaze grafikoa (GUI) grrantzitsua da oso sistema eragileak arrakasta lor dezan, hau da, hedapen handia eskuratzeko. Interfaze grafikorik gabe nekez heldu ahal da informatikaz jakintza txikia edo ertaina duen jendearentzat. Hortaz, leihoen administrazio sistemari ere erreparatu ahal zaio Linuxen distribuzioak erosten ditugunean. Jarduera hori ia ezinbestekoa bihurtzen da Mac edo Windows sistemak baino ezagutzen ez dituztenentzat. Kontu honetan, lehenik eta behin, Linux Windows ez-bezalako sistema dela esan behar dugu. Pinguinoaren kasuan, pantailan agertzen den guztia sistema eragilearen gune zentralaren gainean dago, eta beraz, testuan oinarritzen dira erabiltzaileek sistemarekin dituzten elkarreraginak. Horren maitatua den kontsolaren oinarrian daude interfazeko elementuak (leihoak, ikonoak, panelak eta abar). Teklatua da nagusi, nolabait esateko. Eta sistema eragilearen erabateko kontrola edukitzeko teklen jabe egin behar dugu. Linux, Unix-en klonikoa izanik, testuan oinarritutako sistema eragile ahaltsua da. Edozer egiteko testua erabil daiteke, shell-ean komandoak ipiniz. Horrela izan zen 1991. urtean sortu zenean, eta horrelaxe da gaur egun urte andana iragan ostean. Alabaina, Linux-en grafismoa ere badago egon, distribuzio desberdinek leiho sistema erakargarria baitute. Horrek ez du kentzen, alta, sistema operatibo honen muina den testuari muzin egitea, Linux-en testuan baitago ahalmena. Komandoak erabiltzeko trebezian dago gakoa. Hortaz, Linux erabiltzen hasteaz batera ona da terminalean lan egiten ohitzea.

1. X Windows sistema

Microsoft-en sistema operatiboak bi geruza ditu: nukleoa eta shell grafikoa, eta horiexek darabiltzagu egunero botoi eta pantailetan klik egiten dugunean. Linux-ek, ostera, hiru geruza ditu: lehenengoa komandoen lerroaren nukleoa da; goi geruza interfaze grafikoa da, erabiltzailearen eta SOaren arteko bitartekotza betetzen duena; eta hirugarren geruza, X Windows da edo X letraz ezagutzen dena. X Windows horrexek ematen dizkio erabiltzaileari erreminta guztiak, behar dituenak, ingurune grafikoa sortu ahal izateko. X Windows elkarreraginean dago txartel grafikoarekin eta goi geruzak behar dituen gauzak ematen ditu, era horretan objektu grafikoak ikusteko eta sortzeko aukera emanez. Bistan da X Windows gabe ez dagoela komunikaziorik beste bi geruzen artean eta beraz pantailan ez genuke ezer ikusiko hori jazoko ez balitz.

Linux-ek, izan ere, abantaila du Windowsen aldean, pinguinoaren sistema erabiltzaileari askatasuna ematen baitzaio interfaze grafikoa aldatzeko, makina bat aukera emanez. Windowsen, ordea, erabiltzaileak Microsoft-en hautu batzuen menpe daude.

X geruzari esker linux-erabiltzaileek leihoen kudeatzaileak alda ditzakete sistemari ukitu pertsonala emanez. Horrela, X beste bi geruzen artean kokaturik, goiko geruza erraz-erraz aldatzen da, patrikako telefonoen kasuan karatula koloretsuak aldatu ahal diren bezalaxe.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak