2005-10-12

Edubuntu



Duela gutxi egon da gure artean, Araban, Mark Shuttledown hegoafrikarra eta Ubunturen sortzaile eta babeslea. Ubuntuk, asteburu honetan beste urrats bat eman du, orain arte gutxik egin dutena egin baitu: irakaskuntzarako distribuzioa burutu dute Edubuntu izenagaz. Atera bezain laster jaitsi dut 669 MB dituen iso irudia eta irrikitan nago unibertsitateko ordenagailu batean probatzeko. Edubuntuk, hala ere, Gnome eskritorioa dauka, eta nire lagunek dakiten bezala, nik KDE nahiago dut. Hortaz, Kedubuntu nahiago nukeen nik. Hala ere, ezin itxaron Kedubuntu noiz aterako, zeren Edubuntu 5.10 distroa azken Ubuntu egonkorrean oinarritzen baita. Edubuntu 5.10 distroa 6-18 urteko gazteentzat dago pentsatuta eta datu gehiagoren berri edukitzeko prentsa oharra atera dute bere wikigunean. Zalantzarik ez dago, ondo aztertu beharreko distroa dela. Nik, bien bitartean, Knoppix Debian 4 distroarekin segitzen dut.

Bisita itzazu:
Ubuntu :: Distrowatch :: Telefónica tima

2005-10-09

Videolan edo VLC erreproduktoreaz



Aspaldi honetan bideo erreproduktoreak arakatzen ibili naiz. Egia esan, GNU/Linux munduan batzuetan informazio eza nabaritu dut nik. Askotan ez dakigu zelan lortu bideo erreproduktore ona. Linux distribuzioetan Kaffeine, Xine eta XMMS datoz sistema eragilearekin batera. Programa horiek probatu eta kalitate falta ikusten da sarritan formatuaren arabera bideoaren esparruan. XMMS oso ona da musikarako, baina bideorako zerbait hobea behar zen. Libreriak jaitsi behar, findu eta gainerako lanak egiteko guztiak ez daude prest. Horrexegatik, aholkatu nahi dizkizuet bi erreproduktore on, benetan kalitatea eta formatu eta kodek-ekin problemarik ematen ez dutenak edo problema gutxi behintzat. MPlayer Xine baino hobea da eta aspaldi honetan konturatu naiz Videolan oraindik hobea dela. VCD-MPEG1, MPEG4-XviD, MP3, OGG… ia formatu guztiak erreproduzitu ahal ditu Videolan-ek. Multiplataforma denez gero, Windows eta Mac sistema eragileetan ere erabil daiteke. Honako pisua du Videolan programak bi sistema horietan:

Windows :arrow: 7.9 MB
MacOS X :arrow: 11 MB

Videolan erreproduktoreak oso FAQ edo Sarriro Egiten diren Galderen atal polita dauka beren zibergune ofizialean, edozein zalantza argitzeko. Programatzaile gehienak frantsesak dira, antza. Debian GNU/Linux Sarge-n nola jaisten den programa erakutsiko dizuet ondoko lerroetan:

0. Debian Sarge distribuzioaren /etc/apt/sources.list fitxategian honako bi lerroak erantsi behar dituzue:

#deb http://download.videolan.org/pub/videolan/debian sarge main
#deb-src http://download.videolan.org/pub/videolan/debian sarge main

1. Instalatzeko ohiko komandoa:

# apt-get update
# apt-get install vlc libdvdcss2


2. Joan komando kontsolara eta programa abiarazteko honakoa idatzi:

vlc