2008-10-22

Ubuntu GNU/Linux sistemarako sotwarea

GetDeb.net oso zibergune egokia da Ubuntu GNU/Linux sistema eragilerako softwarea topatzeko. Proba ezazu.





Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-03-03

Beryl, Aiglx eta Ubuntu



Ubuntu Beryl eta Aiglx, baturik, besteak beste, honako idazmahai hau edukitzeko. Eta gainera Ubuntu GNU/Linux sistema eragilean. Hori da indarra! Iraupena: 03:28.



Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-02-21

Bigarren bazkaria Leioako txinatarrean



Gaur eguerdian bigarren bazkaria egin dugu. Bertan izan gara Enrique Arce, Angel Larrauri, Angel Bidaurrazaga, Angel Núñez, Joseba Lauzirika eta ni-neu. Gero, Berritzegunean, Joseba ez da egon, baina bai Juan Pedro Rodriguez eta Xabier Bilbao. Alboan, argazkia ikus daiteke. Azkenean dendan gauzak erosteko eskaria osatu dugu. Gai asko, batez ere, kaperatxoak eta kamisetak.

Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-02-14

Hardy bertsioko hobekuntzak



Ubuntu 8.04 bertsioak oraingoz ez du itxura berririk edukiko, hau da, ez dugu tema berrik ikusiko 8.10 bertsioa heldu arte. Hala ere hobekuntza nabariak ikusiko ditugu Ubuntu 8.04 bertsioan; hala nola, Firefox 3, PulseAudio, Transmission eta Compiz Fusion efektu hobeak. Ikus dezazuen zelako temak egiten ari diren Ubuntu-n beha ondo Gnome interfazeari Gelatin deritzon tema ikusteko.



Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-02-03

3. ikasgaia: Ubunturen bertsioak



Ubuntuk erabiltzen duen bertsio sistema Debian distroak daukana bezalakotsua da. Bertsio bakoitzari izen bana ematen zaio. Horrela izenak eta zenbakiak ere erabil daitezke bertsio desberdinak izendatzeko. Azkenekoak honakoak dira:

Warty Warthog :: Warthy bertsioa, alegia :: 4
Hoary Hedgehog :: Hoary bertsioa, alegia :: 5.04
Breezy Badger :: Brezzy bertsioa, alegia :: 5.10
Dapper Drake :: Dapper bertsioa, alegia :: 6.06
Edgy Eft :: Edgy bertsioa, alegia :: 6.10
Gutsy Gibbon :: Gutsy bertsioa, alegia :: 7.10
Hardy Heron :: Hardy bertsioa, alegia :: 8.04

Ubuntu ziberguneak wikia dauka bertsio baten ibilbidea ikusteko. Horrela, garatzaileek eta erabiltzaileek Gutsy bertsioa denboran nondik nora doan ikus dezakete. Jendeak galdetu ohi du nola egiten den bertsio batetik bestera pasatzeko. Lehenbizi kontutan hartu behar dugu ingelesez horri upgrading-a deitzen zaiola eta zilegi dela egitea baldin eta bertsioak elkarren segidakoak badira. Horrek esan nahi du Breezy bertsiotik Dapper bertsiora pasatu ahal garela sistema eragile osoa berriro ere instalatu gabe.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2. ikasgaia: Ubuntu eta Gnome



Ubuntu distroak Gnome erabiltzen du leiho sistema bezala. Gnome eta KDE Linux-ek dituen leiho sistema erabilienak dira. Ubuntu KDE sistemarekin baliatu nahi izatekotan, Kubuntu deskargatu behar da. Horrexegatik, argiro geratu behar zaigu Ubuntu-rekin Gnome kargatzen dugula eta Kubunturekin KDE. Galdetzen badidazue zein den hobea, ba, biak onak direla esango dizuet. Usabilitate handiko eskritorio edo idazmahai sistemak dira biak. Gnome hasiera-hasieratik erabat librea izan da; eta KDE-k QT libreriak erabat libre egon ez ziren arren, geroago GPL lizentziarekin atera zituzten eta beraz, Gnome bezain librea da gaur egun. Biek dituzte garatzaileak bost kontinenteetan, nahiz eta gehienak Europan eta Ameriketan dauden.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-02-02

VLC erreproduktorea Ubuntu sisteman



VLC edo Videolan erreproduktorea da gehien gustatzen zaidana. Totem edukitzeaz gain, ez da batere ideia txarra VLC ere ukaitea. Ikus dezagun ondoren nola instalatu Ubuntu distroan.

Kode iturrietan "universe" deritzon zerbitzari-izpilua hataturik ukan behar duzue (Synaptics). Gogoratu non dagoen apt direktorioan: /etc/apt/sources.list. Bestela, Goiko barrara joan eta System>Sistema-konfigurazioa>Software Sources aukeran universe eta gainerako izpiluak hautatu. Apt metodoa erabiliz gero, honako egin sudo-a erabiliz root baimenak edukitzeko:


% sudo apt-get update
% sudo apt-get install vlc vlc-plugin-esd mozilla-plugin-vlc


Behin instalazioa amaituta, Applications>Soinua eta bideoa>VLC Media player azpimenuan daukazue programa, edonoiz erabiltzeko prest. Gogoratu programa bitara egin ahal duzuela fitxategiak irekitzeko: lehenbizi programa abiarazi eta gero fitxategia bilatu; edo, fitxategia eskueran daukazuenean saguaren eskuineko botoia sakatu eta azpimenuan "abiarazi VLC programaren bidez" aukeran klik egin.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-02-01

Frantziako polizia Ubunturekin hasiko da



Albiste pozgarria irakurri berri dugu hainbat hedabidetan. Barrapuntok gaur bertan argitaratu du berria. Frantziako polizia Ubuntu erabiltzen hasiko da. Antza, poliziak ere konturatu dira DRM gabeko sistema eragileak zein onak diren segurtasunerako. Datuak seguru edukitzea eta Interneteko konexioetan daturik ez uztea hirugarren baten esku ezinbestekoa da horrelako erakunde batean. Hiru arrazoi eman dituzte migrazioa egiteko: Las razones que dan para el cambio son tres: enpresa bakar baten esku ez egotea, sistema eragilea kontrolatzea eta azkenik kostu baxua. Sun enpresa ahaltsuak ere blogean argitaratzen du albiste pozgarria.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-01-30

Ubuntu Planet sortzekotan



Ubuntukideok lehen bilera egin dugu. Leioako jatetxe txinatarrean bapo eta merke bazkaldu eta gero (bide batez, txinera praktikatzeko aukera izan dugu), Lamiakoko berritzegunera joan gara Ubunturi buruz hitz egitera. Hona hemen bertan egindako argazki bi.






Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

Ubuntu 7.10 instalatzeko gida



Ubuntu instalatzea errazago egitearren-edo, bideo gida hau egin dut. Ikastube.com bideogunean ere utzi dut ea nire ikasleak instalatzen animatzen diren. YouTube-n ere ikusgai dago.



Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

2008-01-25

1. ikasgaia: Ubuntu zer den



Ubuntu GNU/Linux sistema eragilea da zenbait zaporetan aurkitu ahal duguna:

Kubuntu: Ubuntu baina KDE leiho sistemarekin
Xubuntu: makina zaharretan gauzatzeko Ubuntu arina
Edubuntu: hezkuntzarako Ubuntu sistema eragilea
Ubuntu Studio: ikusentzunezko profesionalek-eta erabil dezaten.

Ubuntu GNU/Linux Mark Shuttleworth hegoafrikarrak sortu zuen.

Bisita itzazu babesleak:
Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak