2005-07-02

Leihoen sistema Linux-en



Leihoen sistema zeharo desberdina da GNU/Linux sistema eragilean Windows-ekin edo Mac sistemekin konparatuz gero. Ikus dezagun zer den ingurune grafikoa Tux-en sisteman.

0. Ingurune grafikoa eta testuala

Erabiltzaileen interfaze grafikoa (GUI) grrantzitsua da oso sistema eragileak arrakasta lor dezan, hau da, hedapen handia eskuratzeko. Interfaze grafikorik gabe nekez heldu ahal da informatikaz jakintza txikia edo ertaina duen jendearentzat. Hortaz, leihoen administrazio sistemari ere erreparatu ahal zaio Linuxen distribuzioak erosten ditugunean. Jarduera hori ia ezinbestekoa bihurtzen da Mac edo Windows sistemak baino ezagutzen ez dituztenentzat. Kontu honetan, lehenik eta behin, Linux Windows ez-bezalako sistema dela esan behar dugu. Pinguinoaren kasuan, pantailan agertzen den guztia sistema eragilearen gune zentralaren gainean dago, eta beraz, testuan oinarritzen dira erabiltzaileek sistemarekin dituzten elkarreraginak. Horren maitatua den kontsolaren oinarrian daude interfazeko elementuak (leihoak, ikonoak, panelak eta abar). Teklatua da nagusi, nolabait esateko. Eta sistema eragilearen erabateko kontrola edukitzeko teklen jabe egin behar dugu. Linux, Unix-en klonikoa izanik, testuan oinarritutako sistema eragile ahaltsua da. Edozer egiteko testua erabil daiteke, shell-ean komandoak ipiniz. Horrela izan zen 1991. urtean sortu zenean, eta horrelaxe da gaur egun urte andana iragan ostean. Alabaina, Linux-en grafismoa ere badago egon, distribuzio desberdinek leiho sistema erakargarria baitute. Horrek ez du kentzen, alta, sistema operatibo honen muina den testuari muzin egitea, Linux-en testuan baitago ahalmena. Komandoak erabiltzeko trebezian dago gakoa. Hortaz, Linux erabiltzen hasteaz batera ona da terminalean lan egiten ohitzea.

1. X Windows sistema

Microsoft-en sistema operatiboak bi geruza ditu: nukleoa eta shell grafikoa, eta horiexek darabiltzagu egunero botoi eta pantailetan klik egiten dugunean. Linux-ek, ostera, hiru geruza ditu: lehenengoa komandoen lerroaren nukleoa da; goi geruza interfaze grafikoa da, erabiltzailearen eta SOaren arteko bitartekotza betetzen duena; eta hirugarren geruza, X Windows da edo X letraz ezagutzen dena. X Windows horrexek ematen dizkio erabiltzaileari erreminta guztiak, behar dituenak, ingurune grafikoa sortu ahal izateko. X Windows elkarreraginean dago txartel grafikoarekin eta goi geruzak behar dituen gauzak ematen ditu, era horretan objektu grafikoak ikusteko eta sortzeko aukera emanez. Bistan da X Windows gabe ez dagoela komunikaziorik beste bi geruzen artean eta beraz pantailan ez genuke ezer ikusiko hori jazoko ez balitz.

Linux-ek, izan ere, abantaila du Windowsen aldean, pinguinoaren sistema erabiltzaileari askatasuna ematen baitzaio interfaze grafikoa aldatzeko, makina bat aukera emanez. Windowsen, ordea, erabiltzaileak Microsoft-en hautu batzuen menpe daude.

X geruzari esker linux-erabiltzaileek leihoen kudeatzaileak alda ditzakete sistemari ukitu pertsonala emanez. Horrela, X beste bi geruzen artean kokaturik, goiko geruza erraz-erraz aldatzen da, patrikako telefonoen kasuan karatula koloretsuak aldatu ahal diren bezalaxe.

Distrowatch :: Telefónica tima :: Ikastube :: Ikasvlogak

No hay comentarios: